Denboraldiko azken txapelketak, martxan
2011/05/06 | Lehiaketa
Herriartekoaz gain, jokoan dira Udaberri Txapelketa eskuz banaka 4 t´erdian, Udaberriko Errendimenduko Txapelketa eta Talentudunen Txapelketa
![]() Martxan dira 2010-11 denboraldiko azken txapelketak. Herriartekoaz gain, hainbat lehia dira jokoan: Udaberri Txapelketa eskuz banaka 4 t´erdiaren barruan, Udaberriko Errendimenduko Txapelketa eta Talentudunen Txapelketa, besteak beste.
Ondoren zehazten ditugu lehia hauen inguruko zenbait datu:
UDABERRI TXAPELKETA (ESKUZ BANAKA 4 1/2AN)
- Eskuz banaka. - 4 t´erdiaren barruan. - Finalak: ekainak 26.
UDABERRI TXAPELKETA (ERRENDIMENDUA)
- Eskuz binaka. - Kantxa osoan. - Finalak: ekainak 26.
TALENTUDUNEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA
- Eskuz banaka. - 2. urteko alebinak, 4aren barruan. Infantilak, 4 t´erdiaren barruan. - Finalak: ekainak 18.
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa hauen inguruko xehetasun guztiak. |
|