Hernani 1 (1. maila) eta Ramuntxo 1 (2. maila), paleta argentinarreko Gipuzkoako txapeldunak
2018/05/09 | Lehiaketa
Irazustabarrena-Arrietaren taldeak 30-29 irabazi dio Huizi-Araiztegiren Hernani 2ri Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren emakumezkoen paleta argentinarreko 1. mailako finalean, eta 2. mailan emaitza estu berarekin nagusitu da Etxegia-Aizpururen Ramuntxo 1 taldea Etxegia-Erasun bikoaren Ramuntxo 2ren aurka
![]() Joan den ostiralean (2018-05-04) jokatu ziren Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren emakumezkoen paleta argentinarreko finalak, Donostiako Gaska trinketan. Hernani klubaren bi talderen arteko lehia zen nagusien 1. mailako finala, eta Irazustabarrena-Arrieta bikotearen Hernani 1 taldeak irabazi zuen, tanto batengatik, Huizi-Araiztegiren Henani 2ren aurka. Nagusien 2. mailako finala, berriz, Ramuntxo klubaren bi talderen artekoa zen, eta 1. mailako finalaren emaitza estu berarekin, 30-29, irabazi zuen Etxegia-Aizpururen Ramuntxo 1 taldeak, Etxegia-Erasun bikoaren Ramuntxo 2ren kontra.
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Maiatzak 4, ostirala, 18:00, Donostia-Gaska trinketa
2. Paleta argentinarra neska nagusiak, 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia: https://bit.ly/2rnQnjh
*Argazkiak: Hernaniko palistak |
|