Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren aurkezpena, hilaren 25ean, Petritegi sagardotegian
2018/04/19 | Lehiaketa
19:00etan hasiko da ekitaldia, eta kanporaketen zozketa egingo da bertan: 18 herrik eman du izena eskuko lehiarako, 16 lehiatuko dira gomazko paletaz, 8 pala motzez eta larruzko paletaz, eta 4 zesta-puntaz; gomazko paletako txapelketa antolatzen den lehendabiziko aldia da; maiatzaren 6ko asteburuan hasiko da Herriartekoa
![]() Apirilaren 25ean, asteazkena, aurkeztuko dugu 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Petritegi sagardotegian (Astigarraga). 19:00etan hasiko da ekitaldia, eta kanporaketen zozketa ere egingo dugu bertan.
Edizio honetan, 18 herrik eman du izena eskuko lehian, 16 herri ariko dira gomazko paletaz (jokatuko den lehendabiziko aldia da), 8 pala motzez eta larruzko paletaz, eta 4 zesta-puntaz. Hain zuzen ere, hauxek dira:
GOMAZKO PALETA
PALA MOTZA ETA LARRUZKO PALETA
ZESTA-PUNTA
Eskuz, Aia eta Beasain dira berriak aurten, eta iaz aritutako bost herrik ez du izenik eman: Aduna, Arrasate, Lazkao, Orio eta Zestoa. Hortaz, 2017ko edizioan baino hiru herri gutxiago lehiatuko dira: 21 izan ziren eta 2018an 18. Gomazko paletako lehia estreinakoz jokatuko da auten, eta oso erantzun ona jaso du deialdiak, 16 taldek eman baitute izena. Pala motzez eta larruzko paletaz iazko herri berak ariko dira aurten ere, 8. Zesta-puntaz, azkenik, edizio honetan beste herri batek eman du izena: Hondarribia. Beraz, 4 taldek hartuko dute parte.
Maiatzaren 6ko asteburuan ekingo diote 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari. |
|