Gipuzkoak etxean jokatuko du berriz GRAVNIaren hirugarren jardunaldian, oraingoan Iparralderen aurka
2018/03/28 | Lehiaketa
Bizkaia vs Nafarroa eta Araba vs Errioxa dira apirilaren 8ko jardunaldiaren gainontzeko aurrez aurrekoak; txapelketaren finalerdiak apirilaren 29ko asteburuan aurreikusten dira, eta finalak maiatzaren 6koan
Gipuzkoak etxean jokatuko du berriro GRAVNI federazioen arteko txapelketaren 3. jardunaldian. Oraingoan, Iparralde izango du aurkari, apirilaren 8ko asteburuan. Bizkaia vs Nafarroa eta Araba vs Errioxa izango dira beste aurrez aurrekoak. Lotura honetan zehazten ditugu Gipuzkoaren eta Iparralderen arteko norgehiakoen zerrenda guztia: https://bit.ly/1RA9euD
Beste bi jardunaldi gelditzen dira ligaxka amaitzeko: apirilaren 15ekoan Arabaren kontra jokatuko du Gipuzkoak, etxetik kanpo; eta apirilaren 22koan Errioxako Selekzioa hartuko du etxean. Ezker hormako zein trinketeko finalerdiak apirilaren 29ko astebururako aurreikusten dira, eta finalak maiatzaren 6koan. Hona hemen egutegi osoa:
Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak... esteka honetan klikatuz: http://bit.ly/1RA9euD. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere, www.euskalpilota.org, txapelketaren informazio orokorra ikusgai dago. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||