Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako finalak, Irungo Ramuntxo Berrin

2011/03/02 | Lehiaketa

Nagusien 1. mailan, Ramuntxo 1 eta Kurpil Kirolak 1 lehiatuko dira; eta Ramuntxo 1 eta Kurpil Kirolak taldeak, berriz, 2. mailan

Larunbatean, hilak 5, Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paletako finalak jokatuko dira, Irungo Ramuntxo Berri trinketean. 11:00etan hasiko da jaialdia, eta bi partida izango dira ikusgai: lehenik, gomazko paletako mutil nagusien 2. mailako lehia; eta, ondoren, mutil nagusien 1. mailako finala. 
 

Hona hemen jaialdia:
 
 

*Martxoak 5, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa:

1. Gomazko paleta mutilak, nagusien 2. maila: 
RAMUNTXO 1 (Portilla-Telletxea) / KURPIL KIROLAK (Ramirez-Martinez)
2. Gomazko paleta mutilak, nagusien 1. maila: 
RAMUNTXO 1 (Mancisidor-Larrarte) / KURPIL KIROLAK 1 (Sorzabalbere-Arrospide)

 


16 talde aritu dira lehian 2010-11ko txapelketa honetan, 8 1. mailan eta beste 8 2. mailan.
 
 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren xehetasunak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia...

 

 

 






Babesleak

Ir arriba