Udaberri Sariko final gehiago, asteburuan, Aretxabaletan, Mutrikun eta Ataunen
2018/03/14 | Lehiaketa
Euskal Jolasek irabazi du txapelketa larruzko paletako espezialitatean, joan den asteburuan jokatutako finalean Txost 1 35-25 mendean hartuta; pala motzean, bestalde, Altzatarra izan da nagusi, Urnieta 2ri 40-27 irabazita
Joan den asteburuan jokatu zituzten Udaberri Sariko lehendabiziko finalak, Donostiako Altza auzoan: Euskal Jolas taldeak irabazi du txapelketa larruzko paletako espezialitatean, eta pala motzez Altzatarra taldea izan da nagusi. Jardunaldi honetan ere izango da zer ikusirik, final ugari jokatuko baitira, lau jaialditan banatuta: ostiralean, Aretxabaletan eta Mutrikun (azken honetan 2 jaialdi); eta igandean, Ataunen. Ondoren zehazten ditugu hitzordu guztiak:
Martxoak 16, ostirala, 19:00, Aretxabaleta-Udalekoa
2. Eskuz binaka gizonezkoak, jubenilak 2. maila:
Martxoak 16, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz
2. Zesta-punta gizonezkoak, nagusiak:
Martxoak 16, ostirala, 21:00, Mutriku-Miruaitz
2. Gomazko paleta gizonezkoak, nagusiak 1. maila:
Martxoak 18, igandea, 11:00, Ataun-Auzoeta
2. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilak:
Eta ondorengo lerrotan jasotzen dira joan den jardunaldian jokatu ziren gizonezkoen gomazko paletako finalen xehetasunak:
Martxoak 10, larunbata, 11:00, Donostia-Altza
1. Larruzko paleta gizonezkoak, nagusiak:
2. Pala motza gizonezkoak, nagusiak:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean duzue eskuragarri txapelketaren informazio guztia: http://bit.ly/2I73L1N |
|