Gaztelekuk irabazi du Kluben Arteko Gipuzkoako Pala Txapelketa
2018/01/09 | Lehiaketa
45-43 hartu zuen mendean Oiangu taldea, Andoainen jokatutako finalean
Gaztelekuk irabazi du Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Pala Txapelketa. 45-43ko emaitzarekin nagusitu, Oiangu taldearen aurka, Andoainen jokatutako finalean:
Urtarrilak 5, ostirala, 20:45, Andoain-Arrate 1. Pala nagusiak: GAZTELEKU (Altuna-Rekalde) 45 / OIANGU (Ibarguren-Letamendia) 43
Real Sociedad eta Txost 1 taldeak geratu dira aurten finalaren atarian. Joan den asteartean (2018-01-02) jokatutako finalerdietan 45-32 eta 36-45 galdu baitzuten, hurrenez hurren, Gaztelekuren eta Oianguren aurka:
Urtarrilak 2, asteartea, 20:15, Andoain-Arrate 1. Pala, nagusiak: GAZTELEKU (Altuna-Rekalde) 45 / REAL SOCIEDAD (Brosa-Navarro) 32 2. Pala, nagusiak: TXOST 1 (Ezkerro-Irigoien) 36 / OIANGU (Ibarguren-Letamendia) 45
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. |
|