Zubieta 1, Behar Zana 1 eta Txost taldeek irabazi dute Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa

2011/02/24 | Lehiaketa

Hurrenez hurren, infantil, jubenil eta nagusien mailako lehietan gailendu dira

Otsailaren 19an, larunbata, Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketako Joko Garbiko finalak jokatu ziren, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Zubieta 1 taldeak jantzi du infantilen mailako txapela, Behar Zana 1ek jubenilen mailako lehia irabazi du, eta Txost taldea nabarmendu da nagusietan. Sariak, beraz, ondo banaturik gelditu dira joko garbin aritzen diren elkarte guztien artean. Hona hemen finalen jaialdia:
 


*Otsailak 19, larunbata, 17:00, Oiartzun-Madalensoro:
 

  1. Infantilak: ZUBIETA 1 (Iruretagoiena-Arrillaga)   35 /  Zubieta 2 (Bordagaray-Azpiroz)  33
     
  2. Jubenilak: BEHAR ZANA 1 (Artola-Nazabal)  40 /  Txost 1 (Nazabal-Zabala)  35
     
  3.  Nagusiak: Behar Zana 1 (Alejo-Sanchez)  27 /  TXOST (Etcheleku-Albistur)  40

 

 

2010-11ko txapelketa hiru maila hauetan jokatu da, haur eta gazteen pilotari kopurua gora doalari esker. Infantil mailan 6 taldek hartu du parte, beste 6 izan dira jubenil mailan, eta nagusietan, azkenik, 5 talde lehiatu dira.

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia...

 

 

 














Babesleak

Ir arriba