Real Sociedad 1, Txost eta Oiangu 2, Gipuzkoako txapeldun berriak pala motzean
2017/12/19 | Lehiaketa
Hurrenez hurren, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako 1., 2. eta 3. mailako finalak irabazi zituzten igandean Zubietan, Oiangu 1, Pagazpe eta Euskal Jolas taldeen aurka
Real Sociedad 1 (1. maila), Txost (2. maila) eta Oiangu 2 (3. maila) taldeek irabazi dituzte Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako pala motzeko finalak. Hurrenez hurren, Oiangu 1, Pagazpe eta Euskal Jolas hartu zituzten mendean joan den igandean (2017-12-17) Zubietan jokatutako lehietan. Hona hemen jaialdia:
Abenduak 17, igandea, 10:00, Zubieta-Udalekoa
1. Pala motza nagusiak, 3. maila:
2. Pala motza nagusiak, 2. maila:
3. Pala motza nagusiak, 1. maila:
2. mailako finalistak eta 1. mailako bat dagoeneko ezagutzen ziren joan den jardunaldia iritsi baino lehen. Baina 1. mailako beste finalerdia eta 3. mailako biak ostegun-ostiralean jokatu ziren, finalen atarian. Hauek izan ziren norgehiagoka horien emaitzak:
Pala motzeko lehia amaituta, palakoari ekingo diote orain pilotariek; asteburu honetan bertan (2017-12-24) hasiko da. Nagusietan, maila bakarrean ariko dira. 7 taldek eman du izena, eta 2 multzotan banatuta jardungo dute. Ligaxkaren ondoren, urtarrilaren 3an jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak, azkenik, urtarrilaren 7an izango dira ikusgai. Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala motza atalean aurki daitezke pala motzeko lehiak utzitako datu guztiak, eta Pala txokoan datozen hitzorduen informazioa. Argazki galeriak sailean, bestalde, pala motzeko finalen sari-banaketaren hainbat irudi daude ikusgai. |
|