Ikasberri eta Lagunak ere, Gipuzkoako txapeldun gomazko paletan
2017/12/05 | Lehiaketa
Gizonezkoen 22 urtez azpikoen finala irabazi du Ikasberrik Altzatarra taldearen aurka, eta Lagunak 2 taldea Zarautz 2 hartu du mendean gizonezkoen nagusien 3. mailako finalean
Zarautz (1. maila) eta Danok Bat (2. maila) taldeez gain, Ikasberri eta Lagunak 2 ere Gipuzkoako txapeldun berriak dira, gizonezkoen gomazko paletako espezialitatean. Joan den ostiralean (2017-12-01) jokatu ziren, Zarautzen, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren gomazko paletan gelditzen ziren bi finalak. Ikasberri taldeak jantzi zuen txapela 22 urtez azpikoen mailan, Altzatarra mendean hartuta. Eta Lagunak 2 taldeak nagusien 3. mailako norgehiagoka irabazi zuen, Zarautz 2 taldearen aurka.
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Abenduak 1, ostirala, 20:00, Zarautz-Aritzbatalde
2. Gomazko paleta mutilak, nagusien 3. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-gomazko paleta atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan sari-banaketako irudiak daude ikusgai.
|
|