Finalerako txartelak jokoan Emakumea Pilotari Txapelketan, larunbatean, Hernanin
2017/12/02 | Lehiaketa
Ontsalo-Lasarte eta Galarreta-Agirre bikoteak lehiatuko dira lehenik, 2. mailako finalerdian, eta Otaegi-Erasun eta Garmendia-Arrillaga izango dira aurrez aurre ondoren, 1. mailakoan; 18:00etan hasiko da jaialdia; Irazustabarrena-Murua eta Etxegia-Lopetegi, hurrenez hurren, 1. eta 2. mailako finaletarako sailkatuak daude dagoeneko
Azken txanpan sartu da Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa. Hain zuzen ere, larunbatean finalerdiak jokatuko dituzte maila bakoitzean 2. eta 3. postuan sailkatutako bikoteek, Hernanin; ligaxka lider amaitutakoek finalerako zuzeneko pasea lortua dute dagoeneko. Ondoren zehazten dugu finalerdien jaialdia:
Abenduak 2, larunbata, 18:00, Hernani
2. Gomazko paleta neskak, 1. maila: OTAEGI-ERASUN / GARMENDIA-ARRILLAGA
Esan bezala, ligaxkan 1. postuan sailkatutako bikoteak dagoeneko finalean dira. Irazustabarrena-Murua eta Etxegia-Lopetegi dira, hurrenez hurren, 1. eta 2. mailako finalak jokatzeko zain dauden pilotariak.
Finalak abenduaren 23an izango dira, arratsaldez, Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Ezker Horma atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. |
|