Zarautz, Intxurre, Euskal Jolas eta Danok Bat klubek irabazi dituzte Udaberri Sariko lehen finalak
2020/03/11 | Lehiaketa
Gizonezkoen gomazko paletako nagusien 1. mailako finala irabazi du Zarautz 2 taldeak, emakumezkoen gomazko paletako jubenilen mailakoa Intxurre 1ek, larruzko paletako lehian izan da nagusi Euskal Jolas 2, eta zesta-puntako kadeteen norgehiagokan Danok Bat taldea
![]() Zarautz, Intxurre, Euskal Jolas eta Danok Bat klubek irabazi dituzte Udaberri Sariko lehendabiziko finalak. Gizonezkoen gomazko paletako nagusien 1. mailako lehia irabazi du Zarautz 2 taldeak, Intxurre 1ek emakumezkoen gomazko paletako jubenilen mailakoa, Euskal Jolas 2 larruzko paletako lehian nagusitu da, eta Danok Bat taldea zesta-puntako kadete mailako norgehiagokan.
Hemen finaletako hiru jaialdien xehetasunak:
Martxoak 6, ostirala, 20:00, Zarautz-Aritzbatalde
2. Gomazko paleta, jubenilak, emakumezkoak:
Martxoak 7, larunbata, 11:00, Deba-Aldats
Martxoak 7, larunbata, 19:00, Mutriku-Miruaitz
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia. |
|