Real Sociedad (1.maila) eta Altzatarra (2.maila), Gipuzkoako txapeldunak gomazko paletan

2016/11/29 | Lehiaketa

Antxordoki anaien taldeak 23-25 irabazi zion Errazti-Urdanpileta bikoaren Pagazpe taldeari 1. mailako finalean, eta 2. mailakoan Elejalde-Gomez bikoaren Altzatarrak 25-17 hartu zuen mendean Egiguren-Lopetegiren Azkoitia 1

Real Sociedad (1. maila) eta Altzatarra (2. maila) taldeek irabazi dituzte Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen gomazko paletako finalak. Antxordoki anaien Real Sociedad 23-25 nagusitu zen Errazti-Urdanpiletaren Pagazpe taldearen aurka, 1. mailako finalean. Eta 2. mailako lehian, Elejalde-Gomez bikotearen Altzatarrak 25-17 hartu zuen mendean Egiguren-Lopetegiren Azkoitia 1:

 
 
 
Azaroak 25, ostirala, 20:00, Donostia-Loiola

 

1. Gomazko paleta, nagusiak 1. maila:
PAGAZPE (Errazti-Urdanpileta) 23 / REAL SOCIEDAD (M. Antxordoki-G. Antxordoki) 25
 
2. Gomazko paleta, nagusiak 2. maila:
ALTZATARRA (Elejalde-Gomez) 25 / AZKOITIA 1 (Egiguren-Lopetegi) 17
 
 
 
 
 
 
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan dituzue eskuragarri txapelketa honen inguruko datu guztiak.
 

 

 














Babesleak

Ir arriba