Zuzendaritza Batzorderako hautagaitza bakarra behin-behinean aldarrikatu du Hauteskunde Batzordeak
2016/07/18 | Hauteskundeak
Era berean, aldarrikapen horri erreklamazioak aurkezteko epea zabaldu du; epe hori hilaren 19an bukatuko da
![]() Bukatzear da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua.
Ostiralean (2016-07-15) amaitu zen Zuzendaritza Batzorderako hautagaiak aurkezteko epea. Hala, GEPFko Hauteskunde Batzordeko kideak bildurik, ondorengo akordioak hartu dituzte:
1. GEPFko Zuzendaritza Batzorderako aurkeztu den hautagaitza bakarra aldarrikatu. Ondorengoak dira partaideak:
2. Aldarrikapen horri erreklamazioak aurkezteko epea zabaltzea. Epe hori 2016ko uztailaren 19ean amaituko da.
Hauteskunde prozesuaren inguruko dokumentazio guztia federazioan bertan dago ikusgai eta eskuragai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia), harrera ordutan (goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era; eta arratsaldez, astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara). |
||||||||||||||||||||||||