Mutrikuk irabazi du 2016ko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketa

2016/07/05 | Lehiaketa

2-1 gailendu zitzaion Zumaiari; laugarren txapela jantzi dute, hala, mutrikuarrek; azken lau urtetako irabazleak dira

Mutrikuk irabazi du 2016ko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketa. Iazko txapeldunak 2-1 hartu zuen mendean Zumaia aurten ere, Zumaiako Aitzuri frontoi berrian jokatutako finalean (2016-07-02). Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

 

Uztailak 2, larunbata, 18:00, Zumaia-Aitzuri: MUTRIKU 2 / ZUMAIA 1

 

1. Kadeteak:
MUTRIKU (Zuhaitz Arrillaga-Jon Iparragirre) 18 / ZUMAIA (Eduardo Agirre-Joseba Agirre) 30

2. Jubenilak:
MUTRIKU (Ekaitz Mendizabal-Mikel Manzisidor) 35  / ZUMAIA (Cristian Saez-Julen Lopez) 13

3. Nagusiak:
MUTRIKU (Jon Iñaki Mendizabal-Aitor Andonegi) 35 / ZUMAIA (Cosme Agirre-Unai Uranga) 26

 

 

 

Mutrikuk bere laugarren txapela lortu du, hala. Gainera, azken lau edizioak irabazi ditu (2013, 2014, 2015 eta 2016); eta aurreko bi edizioetan (2011 eta 2012) txapeldunorde izan zen. Final horietan guztietan Zumaia izan du aurkari.

 
Zumaia bederatzi aldiz izan da txapeldunorde, aurtengo edizioa barne: 2004an, 2005ean, 2008an, 2009an, 2010ean, 2013an, 2014an, 2015ean eta 2016an. Hala ere, txapel gehien dituen herria da, 8, hain zuzen ere: 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011 eta 2012 urteetan irabazi zituen finalak. 
 

 

 

 

Esan bezala, bi herriek 6 aldiz jokatu dute finala elkarren aurka, azkeneko sei edizioetan, hain justu. 4tan irabazi du Mutrikuk (2013, 2014, 2015 eta 2016) eta 2tan Zumaiak (2011, 2012). 

 

 

 
Zumaiak Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 19 aldiz. Mutriku, berriz, 7 aldiz lehiatu da.
 
 
 
 
 
 
Aurten, 3 herrik hartu dute parte zesta-puntako txapelketan: Donostia, Mutriku, eta Zumaia. 

 

 

 

Txapelketak utzitako datu guztiak eta finaleko hainbat irudi webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa eta Argazki galeriak ataletan daude ikusgai.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba