Zabalik da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Batzar Orokorrerako hautagaiak aurkezteko epea
2016/06/21 | Hauteskundeak
Ekainaren 28an bukatuko da horretarako epea; federazioan bertan eskura daiteke beharrezko dokumentazioa
Abian da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua. Ekainaren 14an GEPFko Hauteskunde Batzordeak egindako bilerarekin hasi zen, hain zuzen ere. Eta pausoz pauso badoa aurrera.
Gaur (2016-06-21), adibidez, hauteskunde erroldari eta egutegiari alegazioak egiteko epea amaitu da. Erreklamaziorik ez zegoenez, Hauteskunde Batzordeak, berriz ere bilduta, honakoak erabaki ditu:
Albiste honi erantsitako artxiboan kontsulta daiteke hauteskunde egutegi osoa. Hauxe laburpentxo bat:
Gainontzeko dokumentazioa federazioan bertan egongo da ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia), harrera ordutan (goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era; eta arratsaldez, astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara). |
|