Herriarteko Txapelketa: finalerdietarako lehia eskukoan, ligaxkako bosgarren jardunaldia zestakoan
2016/06/09 | Lehiaketa
![]() Aurrera darrai 2016ko Herriarteko Gipuzkoako Txapelketak. Palako lehian, Andoainek jantzi zuen txapela aurreko asteburuan (2016-05-06), Debari irabazita. Eta eskukoan finalerdietarako txartelaren bila lehiatuko dira jardunaldi honetan Azkoitia, Zizurkil, Astigarraga, Oñati, Azpeitia, Oiartzun, Hernani eta Lazkao; izan ere, final-laurdenen itzulikoak jokatuko dituzte. Zesta-puntan, azkenik, ligaxkako azkenaurreko jardunaldia izango da, bosgarrena
Hona hemen asteburua osatuko duten 5 jaialdien kartelera:
OSTIRALA, EKAINAK 10 - 19:30, Zizurkil-Intxaur: ZIZURKIL / AZKOITIA (eskua)
LARUNBATA, EKAINAK 11
- 18:00, Oñati-Zubikoa: OÑATI / ASTIGARRAGA (eskua)
IGANDEA, EKAINAK 12
2016ko Txapelketan, 25 herrik eman zuten izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
ESKUA
PALA
ZESTA-PUNTA
Eskuz, Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartu dute parte txapelketa honetan. Baja izan dira, berriz, Alegia eta Beasain. Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatu dute aurten ere.
49. edizioa da aurtengoa eskuz, 26.a palaz eta 19. zesta-puntaz.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin bai bertan bai Kartelera sailean. |
|