Agirre-Egaņa eta Portu-Aizpurua bikoteek irabazi dute Zesta-puntako Udazkena Saria

2015/12/22 | Lehiaketa

Lehenek alebinetan jantzi dute txapela Urreisti-Ansolaren aurka, eta bigarrenek infantiletan aurrea hartu diete Alberro-Manzisidorri

Agirrek eta Egañak (biak Zumaia klubekoak) irabazi dute Zesta-puntako Udazkena Saria alebinen kategorian, eta infantiletan Portuk (Hondarribia) eta Aizpuruak (Zumaia) osatutako bikoteak jantzi du txapela.

 

Agirre-Egaña bikoak 2-1 irabazi zieten Urreisti-Ansolari (biak Danok Bat klubekoak) finalean, eta Portu-Aizpurua bikoteak 2-1 hartu zituzten mendean Alberro (Donostia Jai Alai) eta Manzisidor (Danok Bat).

 

Festa giro bikaina bizi izan zen joan den ostiralean (2015-12-18) Tolosako Beotibarren jokatutako finaletan. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

Abenduak 18, ostirala, 20:00, Tolosa-Beotibar
 

1. Zesta-punta, alebinak:
AGIRRE (Zumaia) - EGAÑA (Zumaia) 2 (10, 10) /
URREISTI (Danok Bat) - ANSOLA (Danok Bat) 0 (6, 4)

2. Zesta-punta, infantilak:
ALBERRO (Donostia Jai Alai) - MANZISIDOR (Zumaia) 1 (10, 7, 2) /  
PORTU (Hondarribia) - AIZPURUA (Zumaia) 2 (7, 10, 5)

 

 

 

50 puntistek hartu dute parte txapelketa honetan, 25 alebinetan eta beste 25 infantiletan. Astero bikote desberdinak osatu dituzte eta denek elkarren aurka jokatzeko aukera izan dute, era honetan lehia berezia eskainiz eta maila orekatuz.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta eta Kartelera ataletan dituzue txapelketak utzitako datu guztiak, eta hainbat irudi daude ikusgai Argazki galeriak sailean.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba