Errendimenduko Udaberri Sariko finalak, asteburuan

2015/06/24 | Lehiaketa

Zegaman jokatuko dituzte Gipuzkoako finalak, ostiralean; Lazkaon Mendebalekoak, egun berean; eta Zestoan Ekialdekoak, larunbatean. Eskuz binaka ariko dira 2. urteko alebinen eta infantilen mailako pilotariak

Asteburuan jokatuko dira Errendimenduko Udaberri Sariko finalak. 2. urteko alebinen eta infantilen mailako pilotariak aritu dira lehian, eskuz binaka

 

 

Final guztiak hiru multzotan banatu dira: Zegamak hartuko ditu Gipuzkoako finalak, ostiralean; Lazkaon jokatuko dira Mendebaldekoak, egun berean; eta Zestoan Ekialdekoak, larunbatean.

 

 

Ondoren zehazten ditugu hitzorduak:

 

Ekainak 26, ostirala, 18:00, Lazkao-Joxe Miguel Barandiaran. MENDEBALDEKO FINALAK:
 

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: LAPKE (Ormazabal-Urrestarazu) / GOIERRI (Aranburu-Perez)

2. Eskuz binaka, infantilak: ARRASATE 2 (Iturrioz-Zubia-Beitia) / TOLOSA 6 (Otaño-Lopetegi)

 

Ekainak 26, ostirala, 19:00, Zegama-Udalekoa. GIPUZKOAKO FINALAK:
 

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: HERNANI (Apaolaza-Insausti-Oiarzabal) / ZESTOA (Etxeberria-Alonso)

2. Eskuz binaka, infantilak: PAGAZPE (Galarraga-Iruretagoiena) / TARTALOETXE (Galdos-Mintegi)

 

Ekainak 27, larunbata, 17:00, Zestoa-Guretzeaga. EKIALDEKO FINALAK:
 

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: GAZTELEKU 1 (Santesteban-Urruzola) / ZUMAIA 1 (Iribar-Mendizabal)

2. Eskuz binaka, infantilak: ZESTOA (Uranga-Odriozola) / EPLE 2 (Aranburu-Salaberria)

 

 

Txapelketaren informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba