Unanue (Aņorga) eta Etxaniz (Bergara) nagusi Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan
2015/06/16 | Lehiaketa
Unanuek Oiarpeko Seini irabazi zion, 6-16, 2. urteko alebinen lehian; eta infantiletan, Etxaniz Tolosako Goikoetxeari gailendu zitzaion, 18-13
Unanuek (Añorga) eta Etxanizek (Bergara) irabazi dute 2015eko Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Lehenak Oiarpeko Sein hartu zuen mendean, 6-16ko emaitzarekin, 2. urteko alebinen finalean. Eta Etxanizek Tolosako Goikoetxeari irabazi zion, 18-13, infantiletan. Hona hemen jaialdia:
Ekainak 13, larunbata, 17:00, Tolosa-Beotibar: 1. Eskuz banaka 2. urteko alebinak: SEIN (Oiarpe) 6 / UNANUE (Añorga) 16 2. Eskuz banaka infantilak: ETXANIZ (Bergara) 18 / GOIKOETXEA (Tolosa) 13
2. urteko alebinen mailako 12 pilotarik hartu dute parte 2015eko Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketan, eta infantil mailako beste 10k. Buruz buru jokatu dute. Hain zuzen ere, hauexek izan ziren pilotari hautatuak txapelketa jokatzeko:
Alebinak:
Infantilak:
Webgune honetako Lehiaketa atalean aurki daiteke Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio osatua. Eta Argazki galeriak atalean hainbat irudi daude ikusgai. |
|