Donostiak eta Andoainek jokatuko dute Herriarteko Pala Txapelketaren finala, igandean, Atano III.ean
2015/06/10 | Lehiaketa
Dagoeneko bi herriek neurtu dituzte indarrak txapelketa honetako finalean; hain zuzen ere, hiru aldiz, 1997, 2006 eta 2008 urteetan
![]() Donostiak eta Andoainek jokatuko dute 2015eko Herriarteko Pala Txapelketaren finala, igandean, 11:00etatik aurrera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan:
Ekainak 14, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a DONOSTIA / ANDOAIN, larruzko paletaz eta pala motzaz
Lazkao eta Ordizia finalaren atarian geratu dira. Lazkaok 1-3 galdu zuen finalerdietan Andoainen aurka (joanekoan 1-1: 23-35, 40-36; eta 0-2 itzulikoan: 26-35, 37-40). Eta Ordiziak emaitza berarekin, 1-3, Donostiaren aurka (joanekoan ere berdinketa 1-1: 35-29, 24-40; eta itzulikoan 0-2: 14-35, 20-40).
Bai Donostiak bai Andoainek Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 25 aldiz. Horietatik, 6 aldiz izan da txapeldun Donostia: 1997, 1998, 2002, 2006, 2008 eta 2014 urteetan; azkenekoz, beraz, iazko edizioan jantzi zuten txapela donostiarrek. Eta beste 6tan izan dira txapeldunorde: 1991an, hau da, lehendabiziko edizioan, 1993an, 1994an, 2000n, 2001ean eta 2012an. Bestalde, Andoain 4 bider izan da txapeldun: 2009, 2010, 2011 eta 2013an. Eta beste 4tan txapeldunorde: 1997, 1999, 2006 eta 2008 urteetan.
Bi herriek badakite zer den elkarren aurka finala jokatzea. Hain zuzen ere, hiru aldiz neurtu dituzte indarrak Herriarteko Pala Txapelketaren finalean: 1997. urtean, 2006an eta 2008an. Donostiak irabazi zuen hiruetan. Ikusteko dago igandean gauzak aldatuko diren ala ez.
Bestetik, eskuko zein zesta-puntako lehia ere azken txanpan sartu dira. Eskuan, final-laurdenetako itzulikoak izango dira ikusgai asteburuan. Eta zesta-puntan ligaxkako 6. eta azken jardunaldia jokatuko dute. Hona hemen asteburuko kartelera:
Ostirala, ekainak 12 Igandea, ekainak 14 - 17:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / ASTIGARRAGA (eskua)
2015eko Herriarteko Txapelketan, 22 herrik eman zuten izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
PALA
ZESTA-PUNTA
Eskuz, Aia, Azpeitia eta Oñati dira aurtengo parte-hartzaile berriak; eta bajak, berriz, Amezketa, Bergara, Elgoibar eta Zaldibia. Palaz, bestalde, iazko herri berek jokatu dute aurten ere. Eta zesta-puntaz, azkenik, Tolosa ez da lehiatu aurtengoan.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostia Kirolarekin lortutako hitzarmenari esker, hiriko instalazioak erabiltzeko aukera izango da, eta bi final Atano III.ean jokatuko dira: palakoa ekainaren 14an eta eskukoa uztailaren 5ean. Zesta-puntako finala, berriz, parte-hartzaileen artean txandakatuz izaten da urtetik urtera, eta 2015ean Mutrikuren txanda izango da; Miruaitzen jokatuko da, beraz, ekainaren 28ko asteburuan.
|
|