Aurrera doa Herriarteko Txapelketa

2014/05/28 | Lehiaketa

Maiatzaren 11ko asteburuan hasi ziren eskuko eta zesta-puntako lehiak. Palako lehia aldiz, maiatzaren 18koan.

Eskuko nahiz palako lehietan lehenengo joan-etorriko partidak jokatu ostean, herri batzuk aurrera egin dute beste batzuk bidean geratu diren bitartean. Zesta puntako lehian ligaxkako 3. jardunaldia jokatu da pasa berri den asteburu honetan, hemen ere sailkapen postuak lehia bizian daude.


Ondoren modalitate bakoitzeko lehien kronika txikia irakur dezakezue.


Eskuko espezialitatean ondorengo herri bikote hauen artean jokatu ziren final hamaseirenak maiatzak 11 eta 18ko asteburuetan (negritaz dauden herriak izan dira sailkatu direnak.)
 
•    BERGARA 5 – ERRENTERIA 1
•    LEZO 1– ASTEASU 5
•    ATAUN 4 – ELGOIBAR 2
•    ANDOAIN 1 – DONOSTIA 5
•    ALEGIA 3 – AMEZKETA 3
•    ZESTOA 2- LASARTE-ORIA 4
 
Joan den asteburuan, maiatzaren 25ko asteburuan, final zortzirenen joaneko partidak jokatu ziren. Itzuliko partidak jokatuko dira asteburu honetan eta horrela, jakingo dugu zein herrik egingo duten aurrera. Hauxek herri bikoteak:


•    BERGARA - AZKOITIA
•    ASTEASU - ZIZURKIL
•    ATAUN - HERNANI
•    ZUMARRAGA - OIARTZUN
•    ARRASATE - ASTIGARRAGA
•    DONOSTIA-  BIDANIA-GOIATZ
•    ALEGIA- TOLOSA
•    LASARTE-ORIA - BEASAIN
 
Palako espezialitateari dagokionez, maiatzak 11 eta 18ko asteburuetan jokatu dira final laurdenetako partidak herri bikote hauen artean  (negritaz dauden herriak izan dira sailkatu direnak.)

•    ERRENTERIA 0- ANDOAIN 4
•    DONOSTIA 2- LAZKAO 2
•    OIARTZUN 2 -OLABERRIA 2
•    ORDIZIA 1-DEBA 3

Asteburu honetan jokatuko dira finalerdietako joaneko partidak. Andoain-Donostia eta Olaberria-Deba lehiak ikusteko auekra izanen dugu.
 
Zesta Puntako espezialitatean kanporaketak jokatu ordez, ligaxka bat jokatzen ari dira. Asteburu honetan, laugarren jardunaldia jokatuko da. TOLOSA -MUTRIKU izango dira aurrez-aurre.
 
Orotara sei jardunaldiko ligaxka jokatuko da eta sailkapenean lehen bi postuak lortu dituzten herrien artean jokatuko da finala.
 

Webgune honetako Lehiaketa-Herriartekoa eta Kartelera ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia...

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba