MugiMark, mugikorrentzako markagailua

2014/04/11 | Aurkezpenak

Epaile lanak modu erraz eta eraginkor batean egiteko aukera ematen du MugiMark mugikorrentzako markagailuak.

Joan den asteazkenean, apirilaren 2an, Kirol Etxean aurkeztu zen MugiMark markagailua.

MugiMark Isurkik egindako mugikorrentzako aplikazio bat da. Epaileen lana errazte aldera, MugiMark markagailuaren bidez, partiden arbitrajea mugikorraren bitartez egin ahalko da.

Partida federatu nahiz profesionalentzako markagailuak egin dituzte.

Aurkezpenak harrera ona izan zuen eta epaile anitz gerturatu zen jakinmin handiz markagailuak eskaintzen dituen xehetasun oro ezagutzeko.

Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako epaile elkarteetako ordezkariak ere bertan izan ziren.

MugiMark mugikorrentzako markagailuaren berri izan nahi duenarentzat, instalazio eta erabileraren inguruko tutorialak dituzue jarraian:

·  MUGIMARK nola instalatu: http://youtu.be/6XKN-78mtlo

·  MUGIMARKen erabilera partidu afizionatu / federatuetan: http://youtu.be/_7T2Kcjlu_I

·  MUGIMARKen erabilera profesionalen partiduetan: http://youtu.be/6qCAFZB0IQk

Aurkezpeneko argazkiak ikusi nahi izanez gero, web gune honetako Argazki Galeriak atala bisita dezakezue.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba