Urnietak irabazi du Erremonteko Gipuzkoako Txapelketa

2013/12/18 | Lehiaketa

Urnietako bikoteak 30-40 hartu zuen mendean Gazteleku taldea.

Urnieta taldeak (Arizaga-Ansa) irabazi du 2013-14ko Ezker Hormako Elkarteen Arteko Txapelketaren Erremonteko finala.


Joan den ostiralean (2013-12-13), Hernaniko Galarreta frontoian jokatu zen finala eta Urnietako taldeak 30-40 hartu zuen mendean Gaztelekuko bikotea (Elorza-Martiarena).


Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:

 *Abenduak 13, ostirala, 20:30, Hernani-Galarreta

1. Erremontea, nagusiak: GAZTELEKU (Elorza-Martiarena) 30 – URNIETA (Ansa-Arizaga) 40



6 jardunaldi izan dira orotara, guztiak Hernaniko Galarretan jokatu dira. Gaztelekuk ligaxkako partida guztiak irabazi arren, finalean ezin izan zuen Urnietako taldea garaitu. Beraz, Urnieta izan da 2013-14ko Erremonteko txapelduna.


Txapelketan parte hartu duten taldeak, honakoak dira:Urnieta, Gazteleku, Behar Zana eta Ilunpe.
 
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba