Joan den asteburuan jokatu ziren 2013-14ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paleta mutil nagusien (1. eta 2. maila) finalak Zarautzen eta eskuz banaka jubenilen eta eskuz binaka jubenilen (1.maila) finalak Zizurkilen.
Real Sociedad (Almandoz-Rodriguez) eta Usurbil 1 (Errazti-Esnaola) dira Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletan; 1.mailako eta 2.mailako txapeldunak, hurrenez hurren. 1. mailako txapelak Real Sociedadeko bikoteak jantzi zituen, Altzatarra taldeari (Txoperena-Gastesi) finalean 23-25 irabazita. 2. mailako txapelak Usurbilkoentzat izan dira; Altzatarra taldea (Elejalde-Ladis) hartu zuten mendean finalean, 25-19ko emaitzarekin.
Bestalde, eskuko lehian, Aurrera Saiazek (Sanchez) eraman du eskuz banaka jubeniletan txapela etxera. Zizurkilen jokatutako finalean Goierri (Ibañez) hartu zuen mendean, 10-22ko emaitzarekin.
Eskuz binaka jubeniletan (1.maila) Ziotza (Labaka-Erasun) atera zen garaile. Intzako taldea (Arteaga-Aranguren) izan zuen aurrez-aurrez finalean eta 14-22 emaitzarekin bukatu zen partida.
Jarraian zehaztuko ditugu FINALAK eta EMAITZAK:
*Azaroak 29, ostirala, 20:00, Zarautz-Aritzbatalde
1.Gomazko paleta mutil nagusiak (2.maila): USURBIL 1 (ERRASTI-ESNAOLA) 25 - ALTZATARRA (ELEJALDE-LADIS) 19
2.Gomazko paleta mutila nagusiak (1.maila): ALTZATARRA (TXOPERENA-GASTESI) 23 - REAL SOCIEDAD (RODRIGUEZ-ALMANDOZ) 25
*Abenduak 1, igandea, 11:30, Zizurkil-Intxaur
1.Eskuz banaka jubenilak: GOIERRI (IBAÑEZ) 10 - AURRERA SAIAZ (SANCHEZ) 22
2.Eskuz binaka jubenilak (1.maila): INTZA (ARTEAGA-ARANGUREN) 14 - ZIOTZA (LABAKA-ERASUN) 22
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.