2013-2014ko Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketan, dagoeneko banatu dira eskuko nagusien mailako saririk garrantzitsuenak.
Izan ere, joan den asteburuan jokatu ziren eskuz banaka nagusien eta eskuz binaka nagusien Ohorezko Mailako finalak, Bergaran eta eskuz binaka nagusien 1. eta 2.mailako finalak, Errenterian.
Eskuz banaka nagusien mailan, Aurrera Saiaz (Bilbao) da txapeldun berria; Zazpi Itturriri (Erostarbe) irabazi zion finalean, 22- 7ko emaitzarekin.
Eskuz binaka nagusietan, bestalde, Usurbil taldeak (Santxo-Urruzola) irabazi du ohorezko mailako txapelketa; 22-8 gailendu zitzaion finalean Ilunpeko bikoteari (Larrañaga-Murgiondo).
Eskuz binaka nagusien 1.mailako lehia Hernani 2 bikoteak (Ojuel-Azpitarte) irabazi du, Usurbilgo bikotea (Urbieta-Arruti) mendean hartuta, 16-22.
Azkenik, 2. mailan, Eplek (Jauregi-Aranburu) lortu du txapeldun izatea, finalean Oiarpe (Hernandez- i.Ugalde) garaituta, 22-12ko emaitzarekin.
Ondoren zehaztuko ditugu jaialdiak eta emaitzak:
*Azaroak 22, ostirala, 20:00, Bergara
1.Eskuz banaka ,nagusiak: AURRERA SAIAZ (Bilbao) 22 – ZAZPI ITTURRI (Erostarbe) 7
2.Eskuz binaka nagusien Ohorezko maila: USURBIL (Santxo- Urruzola) 22 – ILUNPE (Larrañaga-Murgiondo) 8
*Azaroak 24, igandea, 11:30, Errenteria-Fanderia
1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: EPLE (Jauregi-Aranburu) 22 – OIARPE (Hernandez-I.Ugalde) 12
2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: USURBIL (Urbieta-Arruti) 16 – HERNANI (Ojuel-Azpitarte) 22
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Argazki Galerian, finaletako argazki sorta polita ikus dezakezue.