Emakumezkoen eskuz banaka lau t´erdiko Gipuzkoako Txapelketa, estreinakoz

2019/05/07 | Lehiaketa

Asteburuan hasiko da txapelketaren lehendabiziko edizioa; 4 pilotari ariko dira 1. mailan eta 6 2. mailan; ekainaren 23ko jardunaldian izango dira ikusgai finalak

Lehendabiziko aldiz, emakumezko pilotariek ere eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko aukera izango dute. Gizonezkoen lehia martxan da dagoeneko, eta emakumezkoena asteburu honetan bertan (2019-05-12) hasiko da.

 

 

 

Nagusien kategorian, 1. eta 2. mailan lehiatuko dira. 4 pilotarik eman du izena 1. mailan, eta 6 2.ean. Hain zuzen ere, hauexek dira parte-hartzaileak:

 

1. MAILA

  • ARRIETA (Plaza Emakumeak)
  • ARRILLAGA (Su-Berri)
  • BERGARA (Bergara)
  • LARRARTE (Su-Berri)

 

2. MAILA

  • AGIRRE (Zestoa)
  • MENDIZABAL (Gazteleku)
  • ORBEGOZO (Plaza Emakumeak)
  • TOLOSA (Intxurre)
  • URIARTE (Aloña Mendi)
  • USANDIZAGA (Aloña Mendi)

 

 

 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, maiatzaren 12ko jardunaldian hasi eta ekainaren 9kora bitarte. Partidak etxean eta kanpoan izango dituzte.

 

 

 

Ligaxka amaituta, bigarren eta azken fasea jokatuko dute, kanporaketena. Lehendabiziko sailkatuak finalerako zuzeneko txartela eskuratuko du, eta 2. eta 3. sailkatutako pilotariek finalerdia jokatu beharko dute. Hain zuzen ere, ekainaren 16ko asteburuan izango da ikusgai finalerdia. Eta finala ekainaren 23ko jardunaldian izango da, oraindik erabakitzeko dagoen egoitzan.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Eskuz banaka 4T-neska nagusiak atalean kontsulta daitezke txapelketaren nondik norakoak.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba