Bihar hasiko da 2019ko Herriarteko Txapelketa, eskuko lehiarekin

2019/05/02 | Lehiaketa

Amasa-Villabonak eta Andoainek alde batetik, Adunak eta Bergarak bestetik, eta azkenik Zestoak eta Aretxabaletak jokatuko dituzte final-hamaseirenetako joaneko kanporaketak; hurrengo jardunaldian, maiatzaren 12koan, abiatuko dira larruzko paleta eta palako, zesta-puntako eta gomazko paletako lehiak

Bihar, ostirala (2019-05-03), hasiko da 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, eskuko lehiarekin. 6 herrik final-hamaiserenetako kanporaketak jokatu beharko dituzte, eta asteburuan, hain zuzen ere, joaneko jaialdiak izango dira ikusgai. Alde batetik, Amasa-Villabona eta Andoain izango dira aurrez aurre, bestetik Aduna eta Bergara, eta azkenik Zestoa eta Aretxabaleta. Hauxe da asteburu honetako kartelera:

 

 

MAIATZAK 3, OSTIRALA

 

- 19:15, Villabona-Behar Zana: AMASA-VILLABONA / ANDOAIN (eskua)

- 20:00, Aduna-Udalekoa: ADUNA / BERGARA (eskua)

 

MAIATZAK 4, LARUNBATA


- 18:00, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / ARETXABALETA (eskua)

 

 

 

Gainontzeko lehiak, hau da, larruzko paleta eta pala motzekoa, zesta-puntakoa eta gomazko paletakoa, hurrengo jardunaldian (2019-05-12) jarriko dira martxan.

 

 

 

Apirilaren 16an aurkeztu genuen aurtengo txapelketa, Zubietako Araeta sagardotegian, Tolosako Bridge hizkuntza eskola eta Gipuzkoako Foru Aldundia babesle direnen presentziarekin. Araeta, Astore eta Donostiako Udala dira aurtengo gainontzeko laguntzaileak. Aurkezpen horretan kanporaketen zozketa egin genuen, eta albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke zozketak emandakoak.

19 herrik eman du izena eskuko lehian, 16 ariko dira gomazko paletaz, 8 pala motzez eta larruzko paletaz eta 4 zesta-puntaz. Hain zuzen ere, honakoak dira:

 


ESKUA

  1. Aduna
  2. Aia
  3. Altzo
  4. Amasa-Villabona
  5. Andoain
  6. Aretxabaleta
  7. Asteasu
  8. Astigarraga
  9. Ataun
  10. Azkoitia
  11. Azpeitia
  12. Bergara
  13. Bidania-Goiatz
  14. Donostia
  15. Hernani
  16. Oiartzun
  17. Oñati
  18. Tolosa
  19. Zestoa

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Andoain
  3. Anoeta
  4. Astigarraga
  5. Azkoitia
  6. Azpeitia
  7. Donostia
  8. Elgoibar
  9. Errenteria
  10. Hernani
  11. Irun
  12. Mutriku
  13. Soraluze
  14. Tolosa
  15. Usurbil
  16. Zumaia

 

PALA MOTZA ETA LARRUZKO PALETA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia

 

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Hondarribia
  3. Mutriku
  4. Zumaia

 

 

 

Finalei dagokienean, lehendabizikoa larruzko paleta eta pala motzeko lehiarena izango da, ekainaren 9ko asteburuan; Donostiako Altza auzoan jokatuko da.

Ondoren, gomazko paletako zein zesta-puntako finalen txanda izango da, biak ekainaren 23ko jardunaldianGomazkoaren egoitza erabakitzeko dago, eta zesta-puntakoa Zumaian izango da aurten.

Azkenik, eskuko finala ekainaren 29an, larunbata, jokatuko da, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.

 

 

 

52. edizioa izango da aurtengoa eskuz, 29.a palaz, 22.a zesta-puntaz, eta 2.a gomazko paletaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Ataun izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren postuan, 6 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Errenteria eta Olaberria dira hirugarren postuan, 5na txapelekin (Errenteria hiru ediziotan txapeldunorde eta Olaberria bitan). Oiartzunek irabazi zuen iaz, eta Errenteria izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 9 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 5 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Iazko edizioa Zumaiak irabazi zuen, eta Mutriku sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Donostiak estrenatu zuen palmaresa iaz, lehen edizioa irabazita. Eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean egongo da eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba