Errenteriara eta Antzuolara txapelak Gipuzkoako Eskolarteko mutilen eskuz binakako finaletan
2019/04/11 | Lehiaketa
Errenteriako Orereta-Eple taldeak irabazi zuen alebin kategoriako finala, Altzoko Imaz Bertsolariaren aurka; eta Antzuolako taldea nagusitu zen infantiletan, Soraluzeren kontra
![]() Errenteriarrek eta antzuolarrek jantzi dituzte txapelak Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Mutilen eskuz binakako finalak jokatu zituzten, joan den larunbatean (2019-04-06), Donostiako Loiola auzoan; eta Errenteriako Orereta-Eple taldea nagusitu zen alebinetan, eta Antzuola 2 taldea infantiletan (finalen aurretik alebin kategoriako finalerdiak ere izan ziren ikusgai).
Lerrootan dituzue jaialdiaren xehetasunak:
Apirilak 6, larunbata, 16:00, Donostia-Loiola
1. Eskuz binaka mutilak, alebinak. FINALERDIA:
2. Eskuz binaka mutilak, alebinak. FINALERDIA:
3. Eskuz binaka mutilak, infantilak. FINALA:
4. Eskuz binaka mutilak, alebinak. FINALA:
Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa Gipuzkoa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. |
|