Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen paleta argentinarreko finalak, larunbatean, Irunen
2019/02/26 | Lehiaketa
Ramuntxo klubekoak izango dira lau finalistak; 10:00etan hasiko da jaialdia, 1. mailako lehiarekin
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen paleta argentinarreko finalak ikusteko aukera izango da asteburuan. Hain zuzen ere, nagusien 1. eta 2. mailako lehiak jokatuko dituzte, larunbatean, Irungo Ramuntxo Berri trinketan. 10:00etan hasiko da jaialdia:
Martxoak 2, larunbata, 10:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa
2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 2. maila:
1. mailan, Ramuntxo 1ek (Larrarte-Mutuberria) 30-29 irabazi zion Kurpil Kirolak 1 taldeari (Almandoz-Arrospide), joan den asteburuan (2019-02-24) jokatutako finalerdian. Eta beste lehian, Ramuntxo 2k (Monserrat-Pablos) 30-20 hartu zuen mendean Kurpil Kirolak 2 (Sagarzazu-Pagola). 2. mailan, bestalde, Ramuntxo 2 (Portilla-Villa) 30-18 nagusitu zen Real Sociedad (Agirre-Larretxea) taldearen aurkako finalerdian. Eta Ramuntxo 3 (Santesteban-Tobar), berriz, 25-30 gailendu zitzaion Ramuntxo 1i (Letamendia-Manzisidor).
Bestetik, datorren asteburuan (2019-03-10) eskuz binakako finalak eta xarekoa jokatuko dituzte.
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago ikusgai. |
|