Eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak, ostiralean, Zestoan
2019/02/05 | Lehiaketa
Arteaga-Agirre eta Zubizarreta-Badiola bikoteak izango dira aurrez aurre lehen edizio honetako 2. mailako finalean, eta Urien-Espinar eta Nora Mendizabal-Maider Mendizabal bikoteak borrokatuko dira 1. mailako txapelaren bila; 18:30ean hasiko da jaialdia, Gurutzeaga pilotalekuan
Amaitzear da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak aurten estreinakoz antolatu duen eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Hain zuzen ere, ostiral honetan finalak jokatuko dituzte, Zestoan, 18:30ean hasita. Ondorengo lerrotan dituzue jaialdiaren xehetasunak:
Otsailak 8, ostirala, 18:30, Zestoa-Gurutzeaga
1. Eskuz binaka, 2. maila: ARTEAGA-AGIRRE / ZUBIZARRETA-BADIOLA 2. Eskuz binaka, 1. maila: URIEN-ESPINAR / NORA MENDIZABAL-MAIDER MENDIZABAL
2. mailako Arteaga-Agirre eta 1. mailako Urien-Espinar bikoteek finalerako zuzeneko txartela lortua zuten, ligaxka 1. postuan amaitu baitzuten. Zubizarreta-Badiola bikoak Aramendi-Orbegozori 2. mailako finalerdian irabazita lortu du finalerako beste txartela. Eta Nora Mendizabal-Maider Mendizabal Arrieta-Araiztegi bikotea mendean hartuta sailkatu da 1. mailako finalera. Hauxe izan zen joan den ostiralean (2019-02-01) Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatutako finalerdien jaialdia:
Otsailak 1, ostirala, 18:30, Azpeitia-Izarraitz
1. Eskuz binaka, 2. maila:
2. Eskuz binaka, 1. maila:
9 bikote lehiatu dira lehedabiziko txapelketa honetan, 4 1. mailan eta 5 2. mailan; hauexek:
2. maila
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Ezker Horma atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan ligaxkako hainbat irudi daude ikusgai. |
|