Jokoan da Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketa
2019/02/19 | Lehiaketa
6 bikote lehiatuko dira adimen urritasuneko paleta txapelketan; finalak ekainaren 1ean izango dira ikusgai, Andoainen
Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketa (adimen urritasuna) hasiko da asteburu honetan (2019-02-23). Lezon izango da lehendabiziko jardunaldia, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara.
6 bikote lehiatuko dira, bi multzotan banatuta (liga urdina eta liga gorria). Hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko dute: lehendabizikoa, esan bezala, larunbat honetan, hilak 23, Lezon; bigarrena, martxoaren 16an, Zarautzen; eta hirugarrena eta azkena, maiatzaren 4an, Errenterian.
Hauexek dira bikote parte-hartzaileak:
Liga bakoitzeko lehendabiziko bi sailkatuek jokatuko dute finala. Ekainaren 1ean izango dira ikusgai, Andoainen, 18:00etatik aurrera.
Webgune honetako Lehiaketa-Egokitua-Gipuzkoa-pala egokitua atalean kontsulta daiteke txapelketa honen inguruko informazio guztia.
Txapelketaz gain, topaketak ere egingo dituzte. Otsailaren 9an izan zuten lehendabiziko saioa, Zarautzen. Eta hurrengoak martxoan antolatu dituzte, 2an eta 23an, hain zuzen ere. 10:30ean hasten dira saioak, 12:30ak bitarte. Eta, ondoren, hamaiketakora biltzen dira guztiak. 19 pilotarik eman du izena topaketa hauetan. |
|