Igandean hasiko da Gurpil Aulkiko Gipuzkoako Txapelketa

2013/02/20 | Lehiaketa

Aurten bigarrenez antolatu da Gurpil Aulkiko Gipuzkoako Txapelketa;2011-2012 denboraldian antolatu baitzen estreinekoz.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak elkarlanean antolatu dute Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Txapelketa.Iazko esperientzia positiboaren ondotik,bigarren urtea da txapelketa antolatzen dena.

Igande honetan, otsailaren 24an, hasiko da Gurpil Aulkiko Gipuzkoako Txapelketa.Bidegoianen emango zaio hasiera txapelketari, goizeko 11tan hasiko den lehen jardunaldi honekin. Igande honetan hasi eta maiatza aldean bukatuko dela aurreikusten da.

Behin betiko egutegia zehazteke badago ere, hona hemen egutegia:

-   1. jardunaldia:otsailak 24, Bidegoianen.

-    2. jardunaldia:martxoak 16,Donostian.

-    3. jardunaldia:apirilean, Soraluzen.

-    4. jardunaldia, finala:maiatzean,Usurbilen (finalaz gain, 3. eta 4.postuak ere jokatuko dira.)

 

Ondorengoak izanen dira txapelketan parte hartuko duten bikoteak:

  • Hilario-Edorta
  • Edurne-Aingeru
  • Iñaki-Patxi
  • Aizpe-Beñat
     

Lehiaketa sistemari dagokionez, jardunaldi bakoitzean bikote guztiek jokatuko dute guztien aurka,hortaz,orotara 6 partida izango dira ikusgai jardunaldi bakoitzean.2 puntu irabaziko ditu garaile ateratzen den bikoteak, puntu bakarra bikote galtzaileak eta ez agertzeak 0 puntu. 

Lehen hiru jardunaldiak bukatuta, sailkapenean lehen eta bigarren postua lortu duten bikoteak finala jokatuko dute,Usurbilen.Finala jokatuko den egunean, 3. eta 4.postuak ere lehiatuko dira.

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan aurkituko duzue txapelketaren inguruko xehetasun gehiago. Lehiaketa atalean, Egokitua-Gipuzkoa Gurpildun aulkian izeneko azpi-atalean egin ahalko duzue jarraipena. 

 

 

 

 






Babesleak

Ir arriba