Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako txapelak, Mundarro, Urnieta eta Usurbilentzat

2013/01/30 | Lehiaketa

Mundarrok irabazi du kadete mailan, Urnieta 1ek jubeniletan, Mundarro 2k nagusien 2. mailan eta, azkenik, Usurbil 1ek nagusien 1. mailan.

Bukatu berri da Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banakako lehia, aurreko asteburuan jokatu baitzen azken finala Gaskan. Mundarrok (kadete mailan), Urnieta 1ek (jubenil mailan), Mundarro 2k (nagusien 2.mailan) eta Usurbil 1ek (nagusien 1. mailan) eraman dituzte txapelak etxera.

Dagoeneko hasi da eskuz binakako lehia (kadete,jubenil eta 1 eta 2. nagusien mailan jokatuko dena);joan den asteburuan,hain zuzen. Gomazko paleta nagusien 1 eta 2.mailako lehia ere martxan dago.

 

Ondoren zehazten ditugu mailaz mailako finalak:

 

Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI 2 (Cisneros) 14 / MUNDARRO (Otaño) 30

- Eskuz banaka, jubenilak: URNIETA 1 (Imaz) 35 / OIARPE 4 (Azpiroz) 12

- Eskuz banaka, nagusien 2. maila:  MUNDARRO 2 (Barandiaran) 40 / MUNDARRO 4 (Irazustabarrena) 25

- Eskuz banaka, nagusien 1. maila: USURBIL 3 (Landa) 22 / USURBIL 1 (Urruzola) 40

 

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba