Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, igandean, Oiartzunen

2012/12/28 | Lehiaketa

17:30tan hasiko da jaialdia; final hauek jokatuta, urtea amaitzearekin batera bukatuko da 2012-13ko Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketa.

Igande honetan (2012-12-30) jokatuko dira, Oiartzungo Madalensoro frontoian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako finalak. 17:30tan hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik 3. mailako lehia izango da; ondoren, 2. mailakoa; eta, azkenik, 1. mailako finala. Norgehiagoka hauek jokatuta, urte amaierarekin batera bukatuko da 2012-13ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa.

2.eta 3.mailako finala zeintzuk jokatuko duten erabakita badago ere,1.mailako finalistak erabakitzeke daude.Ostiralean,2012-12-28,izango dira semifinalak Ordizia eta Atano IIIan eta txapeldun aterako direnak finala jokatuko dute.

 Ondoren , semifinalak zehaztuko dira:

*Abenduak 28,ostirala,20:30, Ordizia – Beti Alai

Jardunaldiko 3.partidua, Larruzko paleta, 1. maila: GAZTELEKU 1- USURBIL 1

 

*Abenduak 28,ostirala,21:00, Donostia – Atano III

Larruzko paleta, 1. maila:REAL SOCIEDAD 1 –REAL SOCIEDAD 3

 

Hona hemen finalen jaialdia:

*Abenduak 30, igandea, 17:30, Oiartzun-Madalensoro

1. Larruzko paleta, 3. maila: LANDARE 1 – TXOST 2

2. Larruzko paleta, 2. maila: OIANGU 4 –OIANGU 2

3. Larruzko paleta, 1. maila:

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa duzue eskuragarri webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba