Real Sociedad (1. maila) eta Euskal Jolas (2. maila), palako Gipuzkoako txapeldunak
2012/09/28 | Lehiaketa
Hurrenez hurren, Txost eta Gazteleku hartu zituzten mendean finalean.
Real Sociedad(1. maila) eta Euskal Jolas (2. maila) taldeek jantzi dituzte txapelak Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Pala Txapelketan. Hurrenez hurren, Txost eta Gazteleku hartu zituzten mendean Andoainen jokatutako finaletan. Hona hemen jaialdia:
*Irailak 23, igandea, 10:15, Andoain-Arrate
1. mailako finalerdietan, Real Sociedad (Arozena-Acanda) 45-41 gailendu zitzaion Gazteleku taldeari (Altuna-Zabala), eta Txostek (Aierbe-Argote) 45-25 irabazi zuen Oaingu 1 taldearen aurka (Andonegi-Soraluze). Zorionak txapeldunei! Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Galeria atalean finaleko argazkiak daude ikusgai. |
|