2012-13 denboraldiko lehen izen-emateak, zabalik

2012/07/12 | Izen-emateak

Uztailaren 19ra arte eman daiteke izena, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketan, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Pala Txapelketan, Trinketeko Udazkena Sarian eta Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako lehian

2011-12 denboraldia amaitu berri den honetan, dagoeneko zabalik dira 2012-13rako lehendabiziko izen-emateak. Zehazki, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketan, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Pala Txapelketan, Trinketeko Udazkena Sarian eta Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako lehian eman daiteke izena. Guztietan uztailaren 19a izango da horretarako azken eguna.

 

 

Ondoren zehaztuko ditugu, banan-banan, txapelketa hauek guztiak:

 

 

EZKER HORMAKO GIPUZKOAKO ELKARTEEN ARTEKO TXAPELKETA
 

 - Espezialitateak eta kategoriak: eskuz banaka kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. maila); eskuz binaka kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1., 2. eta 3. maila, eta Ohorezkoa nagusietan); gomazko paleta (mutiletan, nagusiak, 1., 2. eta 3. maila; nesketan, jubenilak eta nagusiak, 1. maila); erremontea jubenilak eta nagusiak (1. maila); zesta-punta kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. maila); frontenisa nagusiak (1. maila).

- Aurreikusitako egutegia: irailaren 16tik abenduaren 30era bitartean.

- Izena emateko azken eguna: uztailaren 19a.

 
 

EZKER HORMAKO GIPUZKOAKO ELKARTEEN ARTEKO PALA TXAPELKETA


- Espezialitateak eta kategoriak: pala, nagusiak (1. eta 2. maila); pala motza, nagusiak (1., 2. eta 3. maila); larruzko paleta, nagusiak (1., 2. eta 3. maila).

- Aurreikusitako egutegia: irailetik abendura.

- Izena emateko azken eguna: uztailaren 19a.

 
 

TRINKETEKO UDAZKENA SARIA


- Espezialitateak eta kategoriak: eskuz binaka; kadeteak, jubenilak eta nagusiak.

- Aurreikusitako egutegia: irailaren 16tik abenduaren 2ra bitartean.

- Izena emateko azken eguna: uztailaren 19a.


 

TRINKETEKO GIPUZKOAKO ELKARTEEN ARTEKO TXAPELKETA-LARRUZKO PALETA


- Espezialitateak eta kategoriak: larruzko paleta, nagusiak (1. maila).

- Aurreikusitako egutegia: irailaren 2tik 23ra bitartean.

- Izena emateko azken eguna: uztailaren 19a.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba