Hasi da Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa
2012/05/30 | Lehiaketa
Ekainaren 30eko asteburuan jokatuko dira finalak
![]()
Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Sariarekin batera ekin diote neska palistek Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketari. 1. eta 2. mailan ariko dira, ondorengo bikotetan banatuta:
Norgehiagoka guztiak Donostiako Gaska trinketean jokatuko dira, batzuk ostiral iluntzetan eta beste batzuk larunbat goizetan. Maiatzaren 26eko asteburuan hasi eta ekainaren 23kora arte luzatuko da ligaxka; jardunaldi horretan bertan izango da 1. mailako finalerdia, 2. eta 3. sailkatuen artean (1. sailkatua zuzenean pasako da finalera). 2. mailako finalerdia, bestalde, ekainaren 26rako aurreikusten da; hemen ere 2. eta 3. sailkatuak lehiatuko dira, 1.ak finalerako zuzeneko txartela lortuko baitu. Finalak, azkenik, ekainaren 30eko astebururako iragarrita daude.
|
|