Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketaren historiako lehenengo txapela, Donostiarentzat

2018/06/27 | Lehiaketa

1-2 hartu zuen mendean Azpeitia Donostiako Altza auzoan jokatutako finalean; arrakastatsua izan da torneoaren lehen edizioa

Donostiak jantzi du Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketaren historiako lehendabiziko txapela, Donostiako Altza auzoan jokatutako finalean (2018-06-24) Azpeitia 1-2 mendean hartuta. Hauxe izan zen jaialdia:

 

 

 

 

Ekainak 24, igandea, 11:00, Donostia-Altza

 

AZPEITIA 1 / DONOSTIA 2


1. Banaka frontoi osoan
AZPEITIA (Lopetegi) 20 / DONOSTIA (Urbieta) 17

2. Binaka
AZPEITIA (Martija-Alkorta) 9 / DONOSTIA (Barbulo-Gastesi) 20

3. Banaka 7aren barruan
AZPEITIA (Egiguren) 13 / DONOSTIA (Elejalde) 20

 

 

 

Pilotari hauek ordezkatu dute Azpeitia txapelketa honetan: Oier Alkorta, Haritz Aranbarri, Asier Egiguren, Urtzi Lopetegi, Eneko Martija eta Jabi Odriozola.

Eta ondorengoek Donostia (zehazki, bai gomazko paletako bai palako txapelketetan izena emandako pilotarien zerrenda da hauxe): Aitor Agirre, Iñaki Alzuri, Josetxo Amiano, Xabier Arana, Juan Luis Aranjuelo, Jon Armental, Unai Aroztegi, Oscar Barbulo, Aitor Brosa, Martin Celaya, Xabier Elejalde, Iñaki Elorza, Manex Etxeberria, Kristobal Gastesi, Ladis Gomez, Xabier Huegun, Xabier Iraeta, Igor Larretxea, Gorka Luarizayerdi, Joseba Lujanbio, Gillen Martinez de la Hidalga, Iñigo Navarro, Gorka Nuin, Iñigo Oiarzabal, Mattin Otaño, Marcial Otegi, Iñaki Peluaga, Asier Ubarretxena, Santi Ubeda, Iker Udakiola, Mikel Urbieta eta Jon Urresti.

 

 

 

Txapeldunen zerrenda estreinatu du, beraz, Donostiak. Eta Azpeitiak azpitxapeldunena.

 

 

 

Arrakastatsua izan da aurtengo deialdia, eta 16 herrik eman zuten izena estreinako edizioan, hauexek: Amasa-Villabona, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Soraluze, Tolosa, Zestoa, Zumaia eta Zumarraga.

 

 

 

Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketak utzitako guztia ikusgai dago gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Gomazko paleta atalean, esteka honetan klikatuz: https://bit.ly/2ytemDJ. Eta finaleko irudiak ikusgai dira Argazki galeriak txokoan: https://bit.ly/2tKYFC5

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba