Zabalik da Udaberri Txapelketan izena emateko epea
2011/12/14 | Izen-emateak
Abenduaren 28a izango da horretarako azken eguna
![]() Dagoeneko zabalik da Udaberri Txapelketan izena emateko epea.
Aipatutako lehia hau urtarrilaren 15etik apirilaren 1a bitarte jokatzea aurreikusten da.
Urtero moduan, hainbat espezialitate izango dira aukeran: - Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1., 2. eta 3. maila) eta nagusiak (1., 2. eta 3. maila). - Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak (guztietan maila bakarra). - Gomazko paleta: nagusiak (1. eta 2. maila). - Pala motza: nagusiak (maila bakarra). - Larruzko paleta: nagusiak (maila bakarra).
Abenduaren 28a izango da izena emateko azken eguna.
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orria, zesio eredua... |
|