Usurbil 2, Hernani, Usurbil eta Beloki taldeak ere, Gipuzkoako txapeldun
2011/12/01 | Lehiaketa
Eskuz banaka nagusien mailako finala irabazi du Usurbil 2k; eta Hernanik, Usurbilek eta Belokik, hurrenez hurren, eskuz binakako nagusien ohorezko mailakoa, 1. eta 2. mailakoa
![]() Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketan, dagoeneko banatu dira eskuko nagusien mailako saririk garrantzitsuenak. Eskuz banaka nagusien mailan, lehenik, Usurbil 2 (Aranalde) da txapeldun berria; Bergarari (E. Muguruza) irabazi zion finalean, 17-22ko emaitzarekin. Eskuz binaka nagusietan, bestalde, Hernani taldeak (Arrieta-Gorrotxategi) irabazi du ohorezko mailako txapelketa; 22-11 gailendu zitzaion finalean Ilunpeko bikoteari (Larrañaga-Uzkudun). 1. mailako lehia Usurbilek (Santxo-Urruzola) irabazi du, honek ere Ilunpe (Etxaniz-Aizpuru) mendean hartuta, 15-22. Azkenik, 2. mailan, Belokik (Rodriguez-Intxausti) eraman ditu txapelak etxera, final estuan Intxurre (Urretabizkaia-Esnaola) garaituta, 22-21eko emaitzarekin. Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:
*Azaroak 25, ostirala, 20:00, Ikaztegieta 1. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: BELOKI (Rodriguez-Intxausti) 22 / Intxurre (Urretabizkaia-Esnaola) 21 2. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: Ilunpe 2 (Etxaniz-Aizpuru) 15 / USURBIL (Santxo-Urruzola) 22
*Azaroak 27, igandea, 11:30, Bergara 1. Eskuz banaka, nagusiak: Bergara (Muguruza) 17 / USURBIL 2 (Aranalde) 22 2. Eskuz binaka, nagusien Ohorezko Maila: HERNANI (Arrieta-Gorrotxategi) 22 / Ilunpe (Larrañaga-Uzkudun) 11
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. |
|