Gipuzkoako Elkarteen Artekoaren Palako finalak, igandean, Andoainen
2011/09/21 | Lehiaketa
Ostegunean eta ostiralean izango dira finalerdiak
Igande honetan (2011-09-25) jokatuko dira, Andoaingo Arrate frontoian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako Palako finalak. Hiru partida izango dira ikusgai: lehendabizikoan 1. mailako jaitsierako postuetan daudenak lehiatuko dira; eta bigarren eta hirugarren norgehiagokak 2. eta 1. mailako finalak izango dira, hurrenez hurren. Hona hemen jaialdia:
*Irailak 25, igandea, 10:00, Andoain-Arrate
1. Pala, 1. maila (jaitsierak):
Aurretik, beraz, finalerdiak jokatuko dira, zehazki ostegunean eta ostiralean. Ostegunean, 21:00etan hasita, Andoaingo Arrate frontoian, 2. mailako lehia izango da ikusgai, ALTZATARRA (Auzmendi-Razkin) eta TXOST 2 (Garmendia-Juanes) taldeen artekoa, hain zuzen ere. Eta ostiralean, Arraten, 20:30etik aurrera, gainontzekoak; 2. mailako bestea lehenik eta 1. mailako biak ondoren: REAL SOCIEDAD (Beniot-Navarro) eta ZUMAIA (Unanue-Alkorta) taldeen artekoa, OIANGU 1 (Luzuriaga-Soraluze) GAZTELEKUren (Iradi-Zabala) aurka, eta LANDARE (Elorza-Pichel) eta TXOST 1 (Ayerbe-Argote) taldeak aurrez aurre jarriko dituena.
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. |
|