Hernanik irabazi du Herriarteko Eskuko Txapelketa
2011/06/28 | Lehiaketa
2-1 hartu zuen mendean Donostia (10-22, 22-5, 22-6)
![]() Hernanik irabazi du 2010-11ko Herriarteko EskukoTxapelketa-Kutxa Saria. 2-1 gailendu zitzaion Donostiari, joan den igandean Donostiako Atano III.ean jokatutako jaialdian:
Garaipen honekin, Hernanik 4. txapela gehitu dio Herriarteko Txapelketako bere palmaresari (2000, 2002, 2005 eta 2011); aurten ez bezala, 6 aldiz egin izan dio ihes txapelak finalean, azken bi edizioetan, besteak beste (Bergararen aurka galdu zuen 2009koa, eta Azpeitiaren kontra iazkoa). Donostiak, berriz, 5 txapel lortuak ditu (1983, 1985, 1986, 1987 eta 1998); eta podiumeko bigarren koskatxoarekin konformatu behar izan du beste lau aldiz; azkena, beraz, aurtengo edizioan bertan.
Informazio gehiago, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan. Finaleko argazkiak ere ikusgai daude Galeria atalean. |
|