Euskal Pilota Egokituko XV. Gipuzkoako Txapelketa, abiatzeko prest
2025/01/29 | Lehiaketa
Larunbatean hasiko da, Zarautzen; bi kategoria izango ditu: adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketa, eta urritasun fisikoko kirolarien gomazko paleta txapelketa gurpil aulkian; buruz buruko finala martxoaren 15ean izango da, Asteasun, eta binakakoak maiatzaren 10ean, Oiartzunen
![]() Larunbatean (2025-02-01) hasiko da Euskal Pilota Egokituko XV. Gipuzkoako Txapelketa, Zarautzen. Bertan aurkeztu zituzten, atzo (2025-01-28), txapelketaren xehetasunak bi antolatzaileek, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GKEF), Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA), hainbat Udalen eta parte hartuko duten pilotari eta teknikari batzuen presentziarekin.
Bi kategoria izango ditu txapelketak: batetik, adimen urritasuna duten kirolariena; eta, bestetik, urritasun fisikoa duten kirolariena. Buruz buru zein binaka ariko dira. Lehendabizikoek paletaz jokatuko dute, teniseko pilotarekin; eta bigarrenek gomazko paletaz, gurpil aulkian.
Esan bezala, Zarauzko Aritzbatalde frontoiak hartuko du lehendabiziko jardunaldia, larunbatean, bai goizez (09:00-14:00) bai arratsaldez (16:00-19:00). Goizean, binakako txapelketako jardunaldia jokatuko dute gomazko paletaz gurpil aulkian eta buruz buruzko jardunaldia teniseko paletaz, eta arratsaldean berriz ere teniseko paletako buruz buruko partidak ikusteko aukera izango da (atxikita lehenengo jardunaldiko programazioa). Gainontzeko jardunaldiak Errenterian (otsailak 15), Asteasun (martxoak 15), Arrrasaten (martxoak 29), Ordizian (apirilak 12) eta Oiartzunen (maitzak 10) izango dira (ikusi erantsitako kartela). Hain zuzen ere, martxoaren 15ean, Asteasun, adimen urritasuneko buruz buruko finala jokatuko dute. Eta maiatzaren 10ean, Oiartzunen, binakako finalak.
Pilotari hauek lehiatuko dira:
Gomazko paleta gurpil aulkian (urritasun fisikoa)
Zorte on guztioi eta ondo pasa!
*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF). |
|
1. jardunaldia (goizez) - Zarautz 2025.02.01.docx