Jardunaldi honetan ekingo diote Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketari
2025/01/23 | Lehiaketa
Infantilak, jubenilak eta nagusiak lehiatuko dira: lehenak Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan eta jubenilak eta nagusiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan
![]() Jardunaldi honetan (2025-01-26) hasiko da Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa, infantil, jubenil eta nagusi kategorietan. Jubenilak eta nagusiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan lehiatuko dira, eta infantilak Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan.
4 taldek eman du izena infantiletan, 4 bikotek jubeniletan eta 7k nagusietan; hauexek:
Kategoria guztietan, ligaxka izango dute lehenik, martxoaren 9ko jardunaldira bitartean.
Final guztiak martxoaren 23ko asteburuan izango dira ikusgai.
Webgune honetako atal hauetan kontsulta daiteke lehia hauen inguruko informazioa: Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Joko Garbi (jubenilak eta nagusiak) eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Joko Garbi (infantilak). |
|