Benjamin eta alebin kategorietako pilotarien paleta topaketa, larunbat arratsaldean, Ordizian

2025/01/23 | Topaketak eta ospakizunak

Aiako, Amasa-Villabonako, Azpeitiko, Bidania-Goiazko, Errenteriako, Ordiziako, Orioko eta Zumaiako palistak elkartuko dira

Benjamin eta alebin kategorietako palistek beste topaketa batean elkartzeko aukera izango dute, asteburuan: Ordizian izango da hitzordua oraingo honetan, larunbat arratsaldean.

 

Aiako, Amasa-Villabonako, Azpeitiko, Bidania-Goiazko, Errenteriako, Ordiziako, Orioko eta Zumaiako palistek hartuko dute parte.

 

15:30ean hasiko da saioa, Ordiziko (A taldea) eta Zumaiako benjaminekin. 16:35ean gainontzeko benjaminen txanda izango da: Aia, Amasa-Villabona, Bidania-Goiatz, Ordizia (B taldea) eta Orio. 17:40etik 18:45era Errenteriako eta Orioko alebinek jardungo dute, molle-pelle handiarekin. Eta ondoren, 19:50era bitarte, Azpeitiko, Bidania-Goiazko eta Zumaiako alebinek izango dute saioa, molle-pelle txikiarekin.

 

Federazioak eramango ditu pilotak, baina pilotari bakoitzak bere pala eraman beharko du. Gainera, molle-pelle txikiarekin betaurreko babesgarriak ezinbestekoak izango dira.

 

Zuriz jantzita joan beharrik ez dago.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba