Eple, Hernani eta Behar Zana klubentzat eskuz binakako txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan
2025/01/22 | Lehiaketa
Nagusien 1. mailako finala irabazi du Eple 2 taldeak, Mundarroren aurka; nagusien 2. mailakoa Hernanik, Azkoitiko Oteiza taldearen kontra; eta jubenilena Behar Zana 1 taldeak, bere klubeko Behar Zana 3ren aurka
![]()
Eple, Hernani eta Behar Zana klubeko pilotariek jantzi dituzte txapelak, asteburuan, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finaletan. Nagusien 1. mailako finala irabazi dute Eple 2ko Chiapuso-Tabernak, Mundarroko Barandiaran-Gurutzealderen kontra; nagusien 2. mailakoa Arizmendi-Manterolaren Hernani taldeak, Azkoitia anaien Azkoitiko Oteizaren aurka; eta jubenilen finalean nagusitu dira Behar Zana 1eko Iparragirre-Zufiria, beraien klubeko Cestau-Izagirreren Behar Zana 3ren kontra:
Urtarrilak 18, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, jubenilak:
2. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
3. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa atalean kontsulta daiteke txapelkearen informazio guztia. |
|