Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako alebinen paletako finalak

2025/01/15 | Lehiaketa

Azpeitiko Betharram frontoian izango da jaialdia, larunbatean, 16:00etan hasita: Oiartzun 2 eta Zumaia 2 taldeek jokatuko dute lehenik, molle-pelle handiarekin; eta Ilunpe 1 eta Ilunpe 2 izango dira aurrez aurre ondoren, molle-pelle txikiarekin

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako alebinen paletako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Azpeitian; 16:00etan hasiko da jaialdia, Betharram frontoian. Lehenik, Oiartzun 2 eta Zumaia 2 taldeek neurtuko dituzte indarrak, molle-pelle handiarekin; eta, ondoren, Ilunpe 1 eta Ilunpe 2 bertako taldeak izango dira aurrez aurre, molle-pelle txikiarekin. Hauxe da aurreikusitako jaialdia:

 

 

Urtarrilak 18, larunbata, 16:00, Azpeitia-Betharram


1. Paleta, alebinak, molle-pelle (handia):
OIARTZUN 2 (Mikel Arbelaiz-Hodei Lerma-Unax Inciarte)
ZUMAIA 2 (Beñat Argoitia-Ekaitz Tejera-Telmo Garcia)

2. Paleta, alebinak, molle-pelle (txikia):
ILUNPE 1 (Oier Eskudero-Xabat Aizpuru-Peru Iriarte)
ILUNPE 2 (Unax Aranbarri-Alain Aristondo)

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Paleta-Alebinak atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba