Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako gainontzeko finalak, larunbatean, Iruran
2025/01/15 | Lehiaketa
Jubenilen, nagusien 2. mailakoen eta nagusien 1. mailakoen finalak ikusteko aukera izango da, 16:00etatik aurrera, Ametsa trinketan
![]() Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako gainontzeko finalak ikusteko aukera izango da, larunbatetan, Irurako Ametsa trinketan: jubenilek, nagusien 2. mailakoek eta nagusien 1. mailakoek beren norgehiagokak jokatuko dituzte bertan, 16:00etatik aurrera (kadeteen finala hilaren 4an izan zen: Ilarramendi-Iparragirreren Behar Zana 1ek 38-40 irabazi zion Larrarte-Zufiriaren Behar Zana 2ri). Ondorengo lerroetan dituzue jaialdiaren xehetasunak:
Urtarrilak 18, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, jubenilak:
2. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
3. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
Eskuz binakako lehia guztiz bukatutakoan, eskuz banakako lehia denak hasiko dira martxan (kadete kategoriakoak ari dira dagoeneko): hain zuzen ere, urtarrilaren 26ko jardunaldian (jubenilak eta nagusiak 2. maila) eta otsailaren 2koan (nagusiak 1. maila).
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa ataletan informazio gehiago kontsulta daiteke. |
|