Udaberri Sariko neska jubenilen gomazko paletako finala, ostiralean, Anoetan
2011/06/02 | Lehiaketa
Orio eta Intxurre 2 izango dira aurrez aurre
![]() Ekainaren 3an, ostirala, jokatuko da Udaberri Sariko neska jubenilen gomazko paletako finala, Anoetako Alkartasuna frontoian. 19:00etan hasiko da jaialdia, eta Orio eta Intxurre 2 taldeak izango dira aurrez aurre:
*Ekainak 3, ostirala, 19:00, Anoeta-Alkartasuna 1. ORIO (Indo-Beldarrain) / INTXURRE 2 (Senperena-Goitia)
Joan den astean jokatutako finalerdietan Oriok (Indo-Beldarrain) 30-24 irabazi zion Intxurre 1 taldeari (Otamendi-Arteaga). Eta jaialdiko beste norgehiagokan Intxurre 2k (Senperena-Goitia) 30-16 hartu zuen mendean Intxurre 3 taldea (Gallurralde-Murua).
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan, eta www.blogak.com/emakumeapilotari. |
|